1 Eta çuc, guiçasemea, har çaçu adrailu bat, eçar çaçu aitzinean, eta haren gainean eguiçu Jerusalemeren itchura.
2 Eta haren contra xuxenduco duçu sethioa, alchatuco hazcargailuac, eguinen hersgailuac, jarrico campac, eta inguruan eçarrico ahariac.
3 Eta çuc har çaçu burdinazco padera bat, eta eçar çaçu hura çure artean eta hiriaren artean burdinazco harrasi bat beçala; eta hiriaren contra gogortuco duçu beguia, eta sethiotan içanen da, eta inguratuco duçu. Hori da Israelgo etchearençat eçagutzari bat.
4 Eta çuc lo eguinen duçu ezquerreco sahetsaren gainera, eta alderdi hartan eçarrico ditutzu Israelgo etchearen bekatuac, haren gainera lo eguinen duçun egun guciez, eta çure gain hartuco duçu hequien gaizquia.
5 Nic berriz, hequien bekatuen urtheençat eman darozquitzut hirur ehun laur hogoi eta hamar egun; eta jasanen duçu Israelgo etchearen gaizquia.
6 Eta hori eguin duqueçunean, lo eguinen duçu berriz escuineco sahetsaren gainera, eta jasanen duçu Judaco etchearen gaizquia berrogoi egunez, eguna urtheco, diot, eguna eman darotzudala urtheco.
7 Eta itzuliren duçu beguithartea Jerusalemgo sethioco alderat, eta hedatuco duçu besoa eta profetisatuco duçu Jerusalemeren contra.
8 Huna non burdinaz inguratu çaitudan, eta etzare itzulico sahets baten gainetic bercera, bethe detzatzun arteo çure sethioco egunac.
9 Eta har çatzu oguia, garagarra, baba, dilista, artho-xehea eta xinguila; eçarrico ditutzu unci batean, eta çuretzat eguinen ditutzu oguiac, sahetsaren gainera lo eguinen duçun egunetaco; janen ditutzu hirur ehun laur hogoi eta hamar egunez.
10 Aldiz janen duçun hazcurriac, egunean içanen du hogoi estateren hazta; janen duçu muga batetic berceraino.
11 Eta ura edanen duçu neurtuz, hin baten seigarrena; hura edanen duçu muga batetic berceraino.
12 Eta çure laborea janen duçu hautsean errericaco garagar-oguia beçala; eta jende ongarriz estalico duçu hura populuaren aitzinean.
13 Eta Jaunac erran çuen: Beren oguia horrela janen dute cikinduric Israelgo umeec, nic iraicico ditudan jendaien artean.
14 Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna, huna ene arima kutsatu içan gabea dela; haurretic orai arteo ez dut jan haragui bera hilic ez-eta basabereec xehacaturic; haragui lohiric batere ez da ene ahoan sarthu.
15 Eta ihardetsi çarotan: Huna non ematen darotzudan idi-gorotza jende ongarriaren orde, eta hartan erreco duçu çure oguia.
16 Eta erran çarotan: Guiçasemea, huna non hautsico dudan Jerusalemen oguiaren makila; oguia phisatuz eta asaldutan janen dute, eta ura edanen dute neurtuz eta hesturetan;
17 Haletan non, ogui eta ur escasez batbedera erorico baita bere anaiaren gainera, eta beren tzarquerian iharturen dire.