Ecequielen Profecia 44 BHNT

1 Eta itzularaci ninduen campoco sainduteguico athearen alderat, ceina iguzqui-haicerat baitzagoen eta hersia baitzen.

2 Eta Jaunac erran çarotan: Athe hori hersia egonen da; ez da idequico, eta nihor ez da hortaric iraganen; ceren hortaric den sarthu Israelgo Jainco Jauna, eta hersia egonen da

3 Princearençat. Princea hortan jarrico da, Jaunaren aitzinean oguiaren jateco; lorioco atheco bideaz sarthuco eta hartaz beraz ilkico da.

4 Eta eraman ninduen ipharreco atheco bideaz temploaren aitzinera; eta ikusi nuen, eta hara Jaunaren ospeac bethe çuela Jaunaren etchea; eta erori nincen ahuspeca.

5 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, emaçu bihotza, eta ikusaçu çure beguiez, eta çure beharriez ençun çaçu nic erraten darotzudan gucia Jaunaren etcheco ceremonia guciez eta legue guciez; eta emaçu çure bihotz gucia temploco bideetan eta sainduteguiticaco ilkitzeetan.

6 Eta ene samurrarazten hari den Israelgo etcheari erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Israelgo etchea, çuen gaizqui guciac asqui içan bequizquitzue;

7 Ecen sarraraci ditutzue arrotzac, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabeac, egon citecen ene sainduteguian eta lohi ceçaten ene etchea; eta escaincen ditutzue ene oguiac, bilgorra eta odola, eta çuen tzarqueria guciez hausten duçue enequilaco patua.

8 Eta ez ditutzue beguiratzen ene sainduteguico manamenduac, eta ene sainduteguian beguiratzeco eman ditudan legueen çainac eçarri ditutzue çuen burutaric.

9 Hau dio Jainco Jaunac: Edocein arrotz, bihotzez eta haraguiz ingurebaquigabea denic; edocein arrotz seme, Israelgo umeen artean dagoenic, ez da ene sainduteguian sarthuren.

10 Lebitarrac ere, ene ganic urrundu direnac Israelgo umeen makurrean, eta ene ganic ceihertu direnac beren jaincomoldeen ondotic, eta beren gaizquia jasan dutenac,

11 Ene sainduteguian içanen dire kutchaçain, athalçain, eta etcheco cerbitzari; hequiec hilen dituzte holocaustetaco abereac eta populuaren bitimac; eta populuaren aitzinean egonen dire, haren cerbitzatzeco.

12 Hura cerbitzatu dutelacoz bere jaincomoldeen aitzinean, eta Israelgo etchearençat eguin direlacoz gaizquiraco behaztopagailu, hargatic alchatu dut ene escua hequien gainera, dio Jainco Jaunac, eta jasanen dute beren gaizquia.

13 Eta ez dire ene gana hurbilduren apheztasuneco eguimbideen niri bihurceco, eta sainduren sainduaren ondoan diren ene sainduteguiei ez dire hurbilduren; bainan jasanen dituzte beren ahalquea eta eguin dituzten tzarqueriac.

14 Eta emanen ditut temploco athalçain, temploco cerbitzu gucietan eta han eguiten diren orotan.

15 Aldiz, aphez eta lebitar Sadoquen umeac, ene sainduteguico ceremoniac beguiratu dituztenac, noiz-etare Israelgo semeac ene ganic makurcen baitziren, hequiec hurbilduren dire ene gana, ene cerbitzatzeco; eta ene aitzinean egonen dire, bilgorraren eta odolaren niri escainceco, dio Jainco Jaunac.

16 Hequiec sarthuco dire ene sainduteguian, eta hequiec hurbilduco dire ene mahainetic ene cerbitzatzeco eta ene ceremonien beguiratzeco.

17 Eta barneco ezcaratzeco atheetan sarthuco direnean, lihozco soinecoac jauncico dituzte; eta ilezcoric ez dute batere eçarrico, barneco ezcaratzeco atheetan eta barnean cerbitzua eguitean.

18 Lihozco xerrendac içanen dituzte buruan, eta lihozco galçac soinean, eta ez dute icerceco jaunzcuraric içanen.

19 Eta campoco ezcaratzera populuaren gana ilkico direnean, aldatuco dituzte soinecoac ceinequin cerbitzatu baitute, eta utzico dituzte sainduteguico kutchateguian, eta berce soinecoac jauncico dituzte, eta ez dute populua sainduetsico beren barneco soinecoequin.

20 Burua berriz, ez dute murriztuco, ez-eta ile gucia hacico; bainan noicetic noicera laburtuco dute.

21 Eta aphecetaric nihorc ez du arnoric edanen barneco ezcaratzera sarcecoa denean.

22 Eta ez dute ez alhargunic, ez berceec utzi emazteric hartuco, bainan-bai Israelgo etcheco odoleticaco nescatcha gazteac; har deçaquete ordean aphez baten ganic alhargundua den alharguna.

23 Eta ene populuari irakatsico diote cer den saindu eta cer kutsatu; eta erakutsico diote cer den xahu eta cer lohi.

24 Eta cerbait makur içanen denean, beguiratuco dire ene juiamenduei eta juiatuco dute. Ene legueac eta manamenduac iduquico dituzte ene besta-buru gucietan, eta sainduetsico dituzte ene larumbatac.

25 Ez dire sarthuco guiçon hil bat den toquira, lohi ditecen beldurrez, non ez duten aita edo ama, semea edo alaba, anaia edo arreba bigarren senharric içan ez duqueena; bercela kutsa laizteque.

26 Eta sarthu dena xahutu den ondoan, kondatuco diozcate çazpi egun.

27 Eta ene sainduteguian barneco ezcaratzera sarthuco den egunean, ene cerbitzatzeco sainduteguian, escainça bat bere bekatuarençat eguinen du, dio Jainco Jaunac.

28 Berriz, ez dute primançaric içanen, ni naiz hequien primança; eta ontasunic ez dioçute emanen Israelen, ecen ni haiz hequien ontasuna.

29 Bekatuarençateco bitima eta hobenarençatecoa janen dituzte, eta Israelen eguinen diren botu guciac hequiençat içanen dire.

30 Lehen-sorthu gucien picainac, eta eguiten diren escainça gucietaric libacioneac aphecençat içanen dire; eta çuen jatecoen picainac ere apheçari emanen diozcatzue, benedicionea jautsaraz deçan çuen etcheen gainera.

31 Ez hiliquitic, ez ihiciec atzeman hegastin edo aberetic batere ez dute janen aphecec.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48