1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, minça çaite çure populuco umeei eta erraten daroeçu: Erakarriren dudanean ezpata lur baten gainera, eta lur hartaco populuac hartu duqueenean guiçon bat aphalenetaric eta eçarri bere çainceco beguiralari;
3 Eta hunec ezpata ikusiric lurraren gainean heldu dela, turuta jo badu eta populuari albistea eman;
4 Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da.
5 Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain içanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bicia.
6 Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco.
7 Eta çu, guiçasemea, beguiralaritzat eman çaitut Israelgo etcheari: beraz ene ahotic ençunic hitza, eramoçute ene ganic hequiei.
8 Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco.
9 Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.
10 Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?
11 Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?
12 Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu.
13 Erran baneço ere prestuari bicico dela; eta hura bere prestutasunari fidaturic, eror baledi bekatura; haren eguincari prestu guciac ahanztera utziac litazque, eta eguin duen tzarquerian hil laiteque.
14 Nic ordean gaixtaguinari erran baneço: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekatuaz urriquitan sar baledi, eta çucentasuneco eta prestutasuneco eguincariac eguin baletza;
15 Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil.
16 Eguin içan dituen bekatu guciez etzaio jaçarrico; çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac ditu erabili, eta bicitzez da bicico.
17 Eta çure populuco umeec ihardetsi dute: Ez da çucena Jaunaren bidea; eta beren bidea dute makurra.
18 Alabainan prestua bere prestutasunetic guibelatu ditaqueenean, eta eguin dituqueenean gaixtaqueriac, hequietan hilen da.
19 Eta gaixtaguina bere gaixtotasunetic guibelatu ditaqueenean, eta çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac eguin dituqueenean, hequiez da bicico.
20 Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, çuetaric batbedera bere bideen arabera dut juiaturen.
21 Eta gure desherripeneco hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheco borzgarren egunean, guerthatu cen Jerusalemdic itzuri cen guiçon bat ethorri citzaitala, cioelaric: Xahutua da hiria.
22 Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago.
23 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24 Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.
25 Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra?
26 Ezpatac escuetan cinaudezten, icigarriqueriac eguin ditutzue, eta ceinec bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra goçaturen duçue primançaz?
27 Hau erranen daroeçu: Hunela dio Jainco Jaunac: Ala ni! etche urratuetan daudecenac ezpataren azpira direla erorico; eta basabereei irestera emana içanen dela bazterretan dena; hazcargailuetan eta har-ciloetan direnac berriz, içurritetic hilen dire.
28 Eta lurra eçarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hampurutsua iraunguiren da; eta inconiaturen dire Israelgo mendiac, nihor ez delacoz guehiago hequietan gaindi iragaiten.
29 Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, lurra eçarri duquedanean desmasian eta mortutan, erabili dituzten icigarriqueria gucien gatic.
30 Eta çu, guiçasemea, çure populuco ume, çutaz harrasi-ondoetan eta etcheetaco atheetan minço direnec batac berceari eta lagunac lagunari erraten dute: Çatozte, eta dugun adi cerica den Jauna ganic ilkitzen den solasa.
31 Eta heldu çaizquitzu, oste bat sarcen denean beçala; eta çure aitzinean jarcen dire ene populua balire beçala; eta aditzen dituzte çure solasac, eta ez dute hequien arabera eguiten, ceren hequien ahoac copletara itzulcen baititu, eta hequien bihotza bere jaramantasunari jarraiquitzen baita.
32 Eta çu hequiençat çare hala-nola musicaco cantu, aire ezti eta goçoan cantatzen dena: aditzen dituzte çure solasac, eta ez obratzen.
33 Eta profetisatua dena guerthatuco denean (ecen huna non guerthatzera dohan), orduan eçagutuco dute, hequien artean profeta bat bacela.