1 Eta çazpigarren urthean, borzgarren hilabetheco hamargarren egunean guerthatu cen hau: Israelgo çaharretaric ethorri ciren guiçonac Jaunari galde eguitera, eta jarri ciren ene aitzinean.
2 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
3 Guiçasemea, minça çaquizquiote Israelgo çaharrei eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Niri galdeca haritzera ethorri othe çare? Ala ni! ez darotzuedala ihardetsiren, dio Jainco Jaunac.
4 Juiatzen badituçu, juiatzen, guiçasemea, erakuts diotzotzuete beren aiten icigarriqueriac;
5 Eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Israel hautatu nuen egunean, Jacoben etcheticaco iraulguiaren alde alchatu nuenean escua, Eguiptoco lurrean aguertu ninçaiotenean, eta hequien alde goititu nuenean escua, nerralaric: Ni naiz çuen Jainco Jauna;
6 Egun hartan goratu nuen escua hequiençat, hequien erakarceco Eguiptoco lurretic hautatu nioten lur batera, ceinari esne eta ezti baitzarion, ceina lur gucien artean hauta baita.
7 Eta erran nioten: Norc bere beguietaric ken betza behaztopagailuac, eta berautzue Eguiptoco idoletan kutsa; ni naiz çuen Jainco Jauna.
8 Eta sumindu naute, eta ez naute ençun nahi içan; batbederac icigarriqueriac bere beguietaric ez ditu kendu, eta ez dituzte utzi Eguiptoco jaincomoldeac. Eta erran nuen ene gaitzidura hequien gainera ixurico nuela, eta ene hasarrea Eguiptoco lurrean asquietsiren nuela hequien gainean.
9 Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, ene icenac etzeçan arbuioric içan jendaien aitzinean ceinen erdian baitziren, eta ceinen artean aguertu bainitzaioten Eguiptoco lurretic ilkiarazteco.
10 Atheratu ditut beraz Eguiptoco lurretic, eta eraman ditut mortura.
11 Eta eman diozcatet ene manamenduac eta erakutsi ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez.
12 Berçalde eman diozcatet ene larumbatac, hequien eta ene arteco eçagutzari içateco, eta jaquin ceçaten ni naicela hequiec sainduesten nituen Jauna.
13 Eta Israelgo umeec sumindu naute mortuan; ez dire ene manamenduetan ibili; eta hastandu dituzte ene erabaquiac, ceinac bethez guiçona bicico baita hequien bidez; eta bihurriqui hautsi dituzte ene larumbatac. Erran dut beraz ene iraquidura mortuan ixurico nuela hequien gainera eta xahutuco nituela.
14 Eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian ilkiaraci baititut.
15 Escua hequien gainera goratu dut beraz mortuan, ez netzan sarraraz eman nioten lurrean, esne eta ezti çarioen lur, berce gucien bitorean;
16 Hastandu cituztelacotz ene erabaquiac, ene manamenduetan etzirelacotz ibili eta hautsi cituztelacotz ene larumbatac; ecen jaincomoldeen ondotic çabilan hequien bihotza.
17 Eta ene beguiac hequien gainean guphide hartu du, ez netzan hil, eta mortuan ez ditut xahutu.
18 Hequien semeei aldiz erran diotet mortuan: Ez ibil çuen aiten irakascuncetan, ez iduc hequien azturac, ez beçaitezte kutsa hequien idoletan.
19 Ni naiz çuen Jainco Jauna; ibil çaitezte ene manamenduetan, iduc eta bethe çatzue ene erabaquiac.
20 Sainduets çatzue ene larumbatac, çuen eta ene arteco eçagutzari içan ditecen, eta jaquin deçaçuen ni naicela çuen Jainco Jauna.
21 Eta semeec sumintaraci naute; ene mamenduetan ez dire ibili; ene erabaquiac ez dituzte iduqui, hequien bethetzeco, (hequiec bethez guiçona bicico baita hequien bidez), eta hautsi dituzte ene larumbatac. Eta dixidatu ditut ene iraquidura ixurico niotela gainera, eta mortuan ene hasarrea asquietsico nuela hequien gainean.
22 Aldaratu dut ordean ene escua, eta eguin dudana eguin dut ene icenaren ariaz, arbuioric etzeçan içan jendaien aitzinean, ceinen erditic eta ceinen beguien azpian atheratu baititut.
23 Eta mortuan berriz goratu dut escua hequien gainera, jendaietan hequien barraiatzeco, eta lurretan haiçatzeco;
24 Ceren etzituzten ene erabaquiac bethe, arbuiatu cituzten ene manamenduac, eta hautsi ene larumbatac, eta hequien beguiac aiten idolei cirelacotz iratchiqui.
25 Nic ere beraz eman diozcatet manamendu ez onac, eta erabaqui batzu, ceinen bidez ez baitziren bicico.
26 Eta lohitu ditut beren emaitzetan, beren bekatuençat escaincen çutenean ume-uncia lehen aldico idequitzen duen gucia; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
27 Hargatic, guiçasemea, minça çaquizquio Israelgo etcheari eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Oraino eta hortan burhoztatu naute çuen arbasoec, irain eguinez arbuiatu nautenean,
28 Eta sarraraci nituen ondoan lur huntan, ceintaz escua alchatu bainuen emanen niotela; tzarquerian ikusi dituzte munho gora guciac eta çuhaitz adarsuac, eta han imolatu dituzte beren bitimac, han sumindu naute beren escaincez, han erre dituzte beren balsamu goçoenac eta ixuri beren libacioneac.
29 Eta erran diotet: Cer da çuec çohazten leku gora hori? Eta leku goraren icenaz deithua içan da egungo eguna arteo.
30 Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Çuen arbasoen bidean limburcen çarete, eta hequien behaztopagailuetan behaztopatzen;
31 Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren.
32 Eta ez da eguinen çuen gogoac derabilcana, dioçuenean: Jendaiac beçala eta lurreco populuac beçala içanen gare, çuren eta harrien adoratzeco.
33 Ala ni! dio Jainco Jaunac, escu hazcarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naicela çuen gainean.
34 Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean.
35 Eta eramanen çaituztet populu gabeco mortura, eta han bekoz beko çuequin juiamendutan sarthuco naiz.
36 Nola juiamendutan çuen arbasoequin sarthu bainaiz Eguiptoco lurreco mortuan, hala juiatuco çaituztet, dio Jainco Jaunac.
37 Eçarriren çaituztet ene manamenduco makilaren azpian eta ene batasunaren estecan.
38 Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
39 Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;
40 Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainco Jaunac, han cerbitzaturen nau Israelgo etche guciac; oroc, diot, ene gogaraco içanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut çuen sainduespen gucietan çuen picainac eta çuen hamarrenen escainça.
41 Usain goçotan hartuco çaituztet, populuetaric erakarri eta barraiatuac çareten lurretaric bildu çaituztequedanean, eta çuen erdian sainduetsia içanen naiz jendaien aitzinean.
42 Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuztequet Israelgo lurrera, lur hartara ceina gatic alchatu baitut escua çuen arbasoei emanen niotela.
43 Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz.
44 Eta, Israelgo etchea, jaquinen duçue ni naicela Jauna, benedicatu çaituztequedanean ene icenaren arietan, eta ez çuen bide tzar eta çuen gaixtaqueria ecin-guehiagocoen arabera, dio Jainco Jaunac.
45 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
46 Guiçasemea, hegoarat itzul çaçu beguithartea, eta Africaco haicearen alderat igor çatzu çure hitzac, eta hegoaldeco oihanerat profetisa çaçu.
47 Eta erroçu hegoaldeco oihanari: Adi çan Jaunaren hitza; hau dio Jainco Jaunac: Huna non bizturen dinatan sua nic hire erdian: eta hire çuhaitzac, ala hostodunac, ala iharrac, erreren ditinat guciac; suco garra ez da iraunguico, eta hegoatic ipharrera beguitharte guciac hartan quiscailduco dire.
48 Eta bici direnec oroc ikusiren dute, nic Jaunac biztu dudala hura, eta nihorc ez du hilen.
49 Eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; hauquiec nitaz erraten dute: Ez othe çaicu bethi paraboletan minço?