1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Eta çu, guiçasemea, huna cer dioen Jaunac, Israelgo lurreco Jaincoac: Heldu da akabança, akabança heldu da lurraren lau aurkincen gainean.
3 Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac.
4 Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
5 Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.
6 Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren.
7 Xahupena gainera heldu çaic, oi lur hortaco egoiliarra; heldu duc ordua, hurbil duc sarrasquico eguna, eta-ez mendien ospecoa.
8 Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen;
9 Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.
10 Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria;
11 Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.
12 Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, salçailea ez bedi uher, ceren sepha horgo populu guciaren gainera hedaturen baita.
13 Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean.
14 Jo çaçue turuta, phara çaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ecic horgo populu guciaren gainean da ene hasarrea.
15 Ezpata campoan, içurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatic hilen da; hirian direnac içurriteaz eta goseteaz içanen dire iretsiac.
16 Hequien ganic ihes eguinen dutenac, salbatuac içanen dire; eta mendietan egonen dire, haranetaco usoac iduri, oro ikaran, batbedera bere bekatuan.
17 Escu guciac erkituco eta belhaun guciac ura beçala itzurico dire.
18 Eta jauncico dituzte çurdatzac, eta icialdurac estalico ditu, eta ahalquea içanen da beguitharte gucietan eta karçoildura buru gucien gainean.
19 Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.
20 Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;
21 Eta hura escu arrotzei emanen diotet harrapacara, eta hura eguinen dut lurreco gaixtaguinen pusca, eta lohituren dute.
22 Eta beguithartea itzuliren dut hequien ganic; borchaturen dute ene sainduteguico leku gordea; ohoinac hartan sarthuren dire, eta lohituren dute.
23 Akabança bat athera çaçu, ceren lurra odolezco juiamenduz eta hiria tzarqueriaz betheac baitire.
24 Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez.
25 Hestura jaustean, bilhaturen dute baquea, eta baqueric ez da içanen.
26 Afaldua asalduaren gainera ethorrico da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikuspen bilha ibilico dire, eta leguea galduco da apheçaren baitharic eta conseilua çaharretaric.
27 Erregue auhenez egonen da, atsecabeac inguratuco du buruçaguia, eta ikaran içanen dire populuaren escuac. Eguinen daroet eguin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.