1 Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
2 Guiçasemea, erroçu Tirreco buruçaguiari: Hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, eta erran içan baituc: Jainco naiz ni; eta Jaincoaren jarlekuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, guiçon bat haicelaric, eta ez Jaincoa; eta hire bihotzari eraguin baitioc, Jaincoaren bihotza balitz beçala;
3 Huna non Daniel baino çuhurrago haicen; ez duc hiretzat gauça gorderic;
4 Hire çuhurciaz eta umotasunaz eguin duc hire indarra; bildu içan duc urhe eta cilhar hire kutchetara,
5 Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz.
6 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, Jaincoaren bihotza içan balitz beçala;
7 Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.
8 Hilen eta herrestaturen haute, eta sarrasquituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian.
9 Hire hilçaileen aitzinean erranen othe duc oraino: Jainco naiz; guiçon bat haicelaric, eta ez Jainco, hire sarrasquitzaileen escuan.
10 Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.
11 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean;
12 Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra;
13 Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco.
14 Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.
15 Itzalgabea hincen hire bideetan, eguina içatu haicen egunetic, gaixtaqueria hire baithan aurkitua içan den arteo.
16 Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic.
17 Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten.
18 Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean.
19 Jendaietaric ikusico hauten guciac harrituac egonen dituc hire gainean; ezdeusetara haiz ekarria, eta egun-eta-iguzqui ez haiz guehiago içanen.
20 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
21 Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean,
22 Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.
23 Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
24 Eta Sidon ez da guehiago Israelgo etchearençat içanen uhertasunezco behaztopagailu bat, eta alde orotaric oinhacea ematen duen arrance bat ceiher eguiten diotenen inguruan; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.
25 Hau dio Jainco Jaunac: Bilaraci dituquedanean Israelgo umeac populuetaric ceinen erdian barraiatuac baitire, hequien baithan sainduetsia içanen naiz jendaien beguien aitzinean; eta beren lurrean, Jacob ene cerbitzariari eman içan diotan lurrean eguinen dute beren egoitza.
26 Eta han egonen dire beldurric gabe; eguinen dituzte etcheac, landatuco mahastiac, eta gogoa çabalic egonen dire, ene juiamenduac bethe dituquedanean, hequien contra inguruan atheratzen diren gucien gainean; eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna.