Ecequielen Profecia 32 BHNT

1 Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehembicico egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

2 Guiçasemea, deithorea abia çaçu Faraon Eguiptoco erregueren gainean, eta erroçu: Iduri huen jendaietaco lehoina eta itsasoan den erainsuguea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urac nahasten hituen hire çangoez, eta oincatzen hituen hibaiac.

3 Hargatic hau cioc Jainco Jaunac: Jendaia asco bilduric, sarea arthiquico diat hire gainera, eta hartaz atheratuco haut.

4 Eta lurrera arthiquico, eta landen erdira egotzico haut; hire gainean egonaracico ditiat ceruco hegastin guciac, eta hitaz aseco ditiat lur gucico basabereac.

5 Eta hire haraguiac hedatuco ditiat mendietan, eta hire munhoac betheco hire lerçoaz.

6 Eta mendien gainean bustico diat lurra hire odol usainduaz, eta hire pusquez betheco dituc haranac.

7 Eta iraunguitua içanen haicenean, estalico diat cerua, ilhuntaracico ditiat hango içarrac, hedoi batez itsutuco diat iguzquia, eta ilharguiac ez dic emanen bere arguia.

8 Ceruco arguiçagui guciac jarraracico ditiat hire minduru; eta ilhumbeac hedatuco ditiat hire lurraren gainera, cioc Jainco Jaunac, hire guiçonac sarrasquituac erorico direnean lurraren erdian, cioc Jainco Jaunac.

9 Laztuco diat asco populuren bihotza, jaquinaracico dudanean hire xahupena jendaietan, eçagutzen ez ditucan lurretan.

10 Eta hire gainean harriaracico ditiat asco populu; eta hequien erregueac icialdura gaitzaz ikaratuco dituc hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuco denean hequien buruen gainetic; eta bakotcha batbatean bere biciarençat ikaran jarrico duc hire eragozpeneco egunean.

11 Ecen hau cioc Jainco Jaunac: Babilonaco erregueren ezpata ethorriren çaic;

12 Arthiquiren diat hire ostea hazcarren ezpaten azpira; ecin-garhaituzcoac dituc jendaia hequiec oro; xahutuco die Eguiptoaren hampurustasuna, eta sunsiaracico hango ostea.

13 Eta galaraciren ditut hango acienda, ur handien bazterretan ciren guciac; eta guiçonaren oinac ez ditu guehiago ur hequiec nahasico, ez-etare acienden behatzac uhartuco.

14 Orduan guciz garbi eguinen ditut hequien urac eta olioaren pare hequien hibaiac, dio Jainco Jaunac,

15 Desmasian eçarri duquedanean Eguiptoco lurra; lurra berriz, daduzcan gucietaric gabetua içanen da, jo dituquedanean hango egoiliarrac oro; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

16 Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac.

17 Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamaborzgarrenean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

18 Guiçasemea, deithorea canta çaçu Eguiptoco ostearen gainera; eta hura eta jendaqui hazcarrenen alabac, putzura jausten direnequin, eragotz çatzu luphe beherera.

19 Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta eguic lo ingurebaquigabeequin.

20 Ezpatac erorraraciren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Eguiptoac eta hango populu guciec joco dute lurra.

21 Ifernuaren erditic Faraoni minçaturen çaizco hazcarretaric botheretsuenac, ceinac haren lagunçaileequin jautsi, eta ezpatac joric, ingurebaquigabe lokartu baitire.

22 Han daude Asur eta haren populu gucia; inguruan ditu bere hobiac; oro hilac dire; ezpataren azpira dire erori.

23 Putzuaren ondarretan eçarriac dire hequien hobiac; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilac, ezpataren azpira eroriac, beihala bicidunen lurrean larderia eman içan çutenac.

24 Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu gucia; hauquiec oro hilac eta ezpataren azpira eroriac; luphe beherera ingurebaquigabe jautsiac; bicidunen lurrean beren larderia eçarri çutenac, eta beren laidoa eraman dutenac putzura jausten direnequin.

25 Hilen erdian eçarri dute haren etzaunça haren populu gucien erdian; haren inguruan dute hobia; hequiec oro ingurebaquigabeac, eta ezpataren azpira erori direnac; ecen beren larderia eman dute bicidunen lurrean, eta eraman dute beren laidoa putzura jausten direnequin; hilen erdian daude etzanac.

26 Han dire Mosoc eta Thubal eta beren populu guciac, beren inguruan hequien hobiac; hequiec oro ingurebaquigabeac, hilac eta ezpataren azpira eroriac, ceren eman çuten beren beldurra bicidunen lurraren gainean.

27 Eta ez dire etzanac içanen hazcarrequin, erori direnequin, ingurebaquigabeequin, ifernura beren harmequin jautsi direnequin eta ceinac beren ezpatac beren buruen azpian eçarri baitituzte; eta beren gaixtaqueriac heçurretan barna baitzituzten sarthuac; ceren bicidunen lurrean ciren hazcarren lazgarri bilhacatu.

28 Eta hi beraz ingurebaquigabeen erdian içanen haiz çathicatua, eta ezpataz hilac direnequin eguinen duc lo.

29 Han daude Idumea, bere erregue eta aitzindari guciac, ceinac beren armadarequin eçarriac baitire ezpatac hil dituenequin, eta etzanac baitaude ingurebaquigabeequin eta putzura jausten direnequin.

30 Han dire ipharreco buruçagui guciac, eta ihiztari guciac, ceinac ikaran eta beren indarrean ahalcatuac, eramanac içan baitire hilac içan direnequin; ingurebaquigabe lokartu dire ezpatac hil dituenequin, eta beren ahalquea eraman dute putzura jausten direnequin.

31 Faraonec ikusi ditu, eta sosegatu da bere oste, ezpatac hil dioen guciaz, Faraon eta bere armada gucia, dio Jainco Jaunac;

32 Ceren laztura eçarri baitut bicidunen lurrean; eta Faraon eta bere populu gucia, ingurebaquigabeen erdian eta ezpatac hil dituenequin lokartu dire, dio Jainco Jaunac.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48