13 Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac.
14 Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.
15 Eta querubinac goititu ciren; hequiec ciren Cobarreco ur-heguian ikusi nituen abere berac.
16 Querubinac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat ibilcen ciren hequien aldean; eta querubinec hegalac alchatzen cituztenean lurretic goititzeco, pirritac etziren egoten, bainan hequiec ere querubinen aldean içaten ciren.
17 Guelditzen ciren, querubinac guelditzean; eta goititzen ciren, hequiec goititzean; ecen bicitzeco izpiritua hequietan cen.
18 Eta Jaunaren ospea temploco sarcetic ilkiric, jarri cen querubinen gainean.
19 Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen.