19 Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen.
20 Cobarreco ur-heguian Israelgo Jaincoaren azpian ikusi nituen abere berac ciren, eta eçagutu nuen querubinac cirela.
21 Bakarrac bacituen lau beguitharte eta lau hegal; eta guiçon-escua beçalaco bat bacen hequien hegalen azpian.
22 Hequien beguitharteetaco itchura, eta beguiratzea eta bakotcharen oldarra aitzinerat eguiteco, Cobarreco ur-heguian ikusi nituen ber-berac ciren.