8 Eta querubinetan aguertu cen guiçon-escua beçalaco bat hequien hegalen azpian.
9 Eta ikusi nuen; eta hara lau pirrita querubinen ondoan; pirrita bat querubin baten ondoan, bercea berce erubinaren ondoan; pirriten itchura berriz, crisolit harriarena beçalacoa cen.
10 Eta lauec bat iduri çuten, pirrita pirritaren barnean içan balitz beçala.
11 Eta ibilcen cirenean, lauac lau aldetara çabilçan; eta ibilcean etziren guibelerat bihurcen; bainan lehembicico cenac leku batera eguiten çuenean, berceac ere jarraiquitzen ciren eta ez bihurcen.
12 Eta hequien gorphutz gucia, lephoac, escuac, hegalac eta usteiac beguiz betheac ciren lau pirriten inguruan.
13 Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac.
14 Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.