15 Guiçasemea, çure anaiac, çure anaiac, çure ahaideac eta Israelgo etchea oro, guciac ceinei Jerusalemdarrec erran baitiote: Jaunaren ganic çoazte urrun; guri darocu lurra goçamenetan eman.
16 Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Ceren jendaietan urrun eçarri eta bazterretara barraiatu ditudan; saindutegui xume bat içanen naiz hequiençat goan diren lurretan.
17 Aria hortaz erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Populuen artetic bilduco çaituztet, eta bateratuco çaituztet barraiatuac çareten lurretaric, eta emanen darotzuet Israelgo lurra.
18 Eta hartara sarthuco dire, eta hartaric kenduco dituzte hango behaztopagailu eta icigarriqueria guciac.
19 Eta emanen diotet bihotz bakar bat, eta izpiritu berri bat eçarriren dut hequien barnean, eta hequien haraguitic kenduren dut harrizco bihotza, eta emanen diotet bihotz haraguizcoa;
20 Ibil ditecen ene manamenduetan, eta çaint eta bethe detzaten ene erabaquiac; eta içan ditecen ene populu, eta ni içan nadien hequien Jainco.
21 Ceinen bihotza behaztopagailuen eta beren icigarriquerien ondotic baitabila, hainei beren buruaren gainera eçarrico daroet beren bidea, dio Jainco Jaunac.