7 Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çuec hil eta hiriaren erdian hedatu ditutzuenac, hequiec dire haraguiac, eta hau berça da; eta çuec hunen erditic kenduco çaituztet.
8 Ezpataren beldur çarete, eta ezpata erakarriren dut çuen gainera, dio Jainco Jaunac.
9 Eta iraiciren çaituztet hiri hunen erditic, eta emanen çaituztet etsaien escuetara, eta çuen gainean obraturen ditut ene erabaquiac.
10 Ezpataren azpira erorico çarete; Israelgo muguetan juiatuco çaituztet, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
11 Hiri hau ez da çuençat içanen berz, eta çuec etzarete hunen erdian içanen haragui: Israelgo muguetan çaituztet juiaturen.
12 Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna; ceren ez baitzarete ene manamenduetan ibili, eta ene leguea ez baituçue bethe, bainan eguin baituçue çuen inguruco jendaien legueen arabera.
13 Eta guerthatu cen, profetisatzen hari nincelaric, hil cela Pheltia, Banaiasen semea. Eta ahuspez erori nincen, oihu handi bat eguiten nuelaric, eta erran nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; Israelgo ondarren xahutzen hari othe çare?