19 Eta erranen dioçu lurreco populuari: Hau derrote Jainco Jaunac, Jerusalemen, Israelgo lurrean egoten direnei: Asaldutan janen dute beren oguia, eta inconiamendutan edanen dute beren ura, lurra bere ostetic gabe dadiençat, hartan egoten diren gucien gaixtaqueriaren gatic.
20 Eta orai jendez betheac diren hiriac hustuac, eta lurra mortu içanen dire; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
21 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
22 Guiçasemea, cer duçue Israelgo lurrean derasaçuen erran hau: Egunac urrun daude, eta ikuspen guciac iraunguico dire?
23 Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac.
24 Ecen ez da guehiago ikuspen alferric eta profecia guerthugabecoric içanen Israelgo semeen artean;
25 Ceren ni naiz minço Jauna; eta edocein gauça erran deçadan, guerthaturen da, eta ez da guehiago luçatzeric içanen; bainan çuen egunetan, populu kexagarria, erranen dut gauça bat, eta hura eguinen dut, dio Jainco Jaunac.