22 Guiçasemea, cer duçue Israelgo lurrean derasaçuen erran hau: Egunac urrun daude, eta ikuspen guciac iraunguico dire?
23 Erroçute beraz: Hau dio Jainco Jaunac: Ixilaracico dut erran hori; eta Israelen ez du guehiago jendeac aiphatuco. Eta erroçute, hurbil direla egunac eta ikuspen gucien obratzeac.
24 Ecen ez da guehiago ikuspen alferric eta profecia guerthugabecoric içanen Israelgo semeen artean;
25 Ceren ni naiz minço Jauna; eta edocein gauça erran deçadan, guerthaturen da, eta ez da guehiago luçatzeric içanen; bainan çuen egunetan, populu kexagarria, erranen dut gauça bat, eta hura eguinen dut, dio Jainco Jaunac.
26 Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
27 Guiçasemea, huna non Israelgo etcheac dioen: Hunec ikusten duen ikuspena, egun ascoren burucotzat da, eta ephe luce baten guerocotzat profetisatzen du hunec.
28 Aria hortaz, erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Ene edocein hitz ez da guehiago luçamendutan goanen; nic atheratu solasa, obraturen da, dio Jainco Jaunac.