3 Çuc beraz, guiçasemea, eguizquitzu desherritzeco behar ditutzun tresnac, eta desherrituco çare egunaz horien aitzinean; desherrituco çare, berriz, leku batetaric bercera, ikusten çaituztelaric, hean bederen beguiratuco duten, ecen jendaqui kexagarri bat da.
4 Eta camporat atheratuco ditutzu çure tresnac, desherripeneraco tresnac beçala, egunaz, hequien aitzinean; çu berriz, arratsean ilkico çare hequien aitzinean, desherritzen dena ilkitzen den beçala.
5 Hequien beguien aitzinean cilha çaçu çure etcheco harrasia eta handic athera çaite.
6 Hequien aitzinean gain gainetan eramana içanen çare, ilhun nabarrean eramanen çaituzte; estalico duçu çure beguithartea, eta ez duçu ikusico lurra; ecen eçagutzaritzat eman çaitut Israelgo etcheari.
7 Eguin nuen beraz Jaunac manatu içan çarotan beçala; egunaz atheratu nituen ene puscac desherritzen denaren puscac beçala; arratsean ene escuz cilhatu nuen ene etcheco harrasia, eta ilhun nabarrean ilki nincen, soin gainetan eramana, populuaren aitzinean.
8 Eta goicean Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:
9 Guiçasemea, Israelgo etcheac, etche kexagarri horrec ez othe darotzu erran: Cer hari çare?