6 Hequien aitzinean gain gainetan eramana içanen çare, ilhun nabarrean eramanen çaituzte; estalico duçu çure beguithartea, eta ez duçu ikusico lurra; ecen eçagutzaritzat eman çaitut Israelgo etcheari.
7 Eguin nuen beraz Jaunac manatu içan çarotan beçala; egunaz atheratu nituen ene puscac desherritzen denaren puscac beçala; arratsean ene escuz cilhatu nuen ene etcheco harrasia, eta ilhun nabarrean ilki nincen, soin gainetan eramana, populuaren aitzinean.
8 Eta goicean Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:
9 Guiçasemea, Israelgo etcheac, etche kexagarri horrec ez othe darotzu erran: Cer hari çare?
10 Erroçute: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitzezco profecia hau, Jerusalemen den buruçaguiarençat, eta hequien erdian den Israelgo etche guciarençat.
11 Erraçu: Ni naiz çuençateco eçagutzaria: nola nic eguin baitut, hala guerthaturen çaiote hequiei; desherrituac içanen eta gathibu goanen dire.
12 Eta hequien erdian den buruçaguia, soin gainetan eramana içanen da, ilhumbean ilkico da; harrasia cilhatuco dute haren eramateco; haren beguithartea estalia içanen da, beguiz ez deçan ikus lurra.