1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, profetisa dioçoçute Israelgo profeta profetisatzen hari direnei; eta beren baitharic profetisatzen dutenei erroçute: Adi çaçue Jaunaren hitza;
3 Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz profeta çoro, beren izpirituari jarraiquitzen, eta deusere ikusten ez dutenei
4 Oi Israel, hire profetac dituc mortuco haceriac iduri.
5 Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean.