11 Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena.
12 Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?
13 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.
14 Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
15 Eta asquiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastecaric gabe embocatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da guehiago harrasia, haren embocatzaileac ere ez dire.
16 Ez dire guehiago Israelgo profeta hequiec, Jerusalemeri profetisatzen hari cirenac eta baquezco ikuspenac harençat ikusten cituztenac; eta baqueric ez da, dio Jainco Jaunac.
17 Eta çuc, guiçasemea, itzul çaçu beguithartea beren baitharic profetisatzen hari diren çure populuco alaben contra; profetisa çaçu hequien gainean,