12 Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?
13 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.
14 Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
15 Eta asquiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastecaric gabe embocatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da guehiago harrasia, haren embocatzaileac ere ez dire.
16 Ez dire guehiago Israelgo profeta hequiec, Jerusalemeri profetisatzen hari cirenac eta baquezco ikuspenac harençat ikusten cituztenac; eta baqueric ez da, dio Jainco Jaunac.
17 Eta çuc, guiçasemea, itzul çaçu beguithartea beren baitharic profetisatzen hari diren çure populuco alaben contra; profetisa çaçu hequien gainean,
18 Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hainei, ceinac ukondo gucien azpico hari baitire ukondopeco eguiten, eta bururdi eguiten adin orotaco buruen azpico, arimen harrapatzea gatic; eta ene populuco arimac harrapatu dituztenean, baiterrote bicia eman diotela