19 Eta narriatzen çuten ene hitza ene populuaren beharrietan ahur bat garagarrençat eta ogui pusca batençat, hilaraci nahiz bici ciren arimac, eta biciaraci nahiz hilac cirenac, gueçurrez minçatuz ene populu gueçur-sinhesteari.
20 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Huna non goanen naicen çuen ukondopecoetara, ceinen bidez harrapatzen baititutzue hegaldaca dabilçan arimac, eta phorroscaturen ditut çuen besoetan, eta libraturen ditut çuec harrapatu arimac, arima hegaldaca ibilceco direnac.
21 Eta xehacaturen ditut çuen bururdiac, eta çuen escuetaric libraturen dut ene populua, eta ez da guehiago harrapacara çuen escuetan içanen; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
22 Ceren çuen gueçurrez dioçuen eman atsecabe nic behartu ez nuen prestuaren bihotzari, eta ditutzuen hazcartu gaixtaguinaren escuac, etzeçan guibelerat eguin bere bide gaixtotic, eta etzadien bici;
23 Aria hortaz ez duçue içanen guehiago çuen ikuspen hutsaletaric eta ez duçue deusere atheratuco çuen aztiquerietaric, eta ilkico dut populua çuen aztaparretic; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.