4 Oi Israel, hire profetac dituc mortuco haceriac iduri.
5 Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean.
6 Hutsalqueriac dituzte ikusten eta gueçurrezco asmuac atheratzen, erranez: Jaunac erran du, noiz-eta-ere Jaunac ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean.
7 Çuen ikuspenac ez othe ciren hutsalac, eta çuec eguin profeciac gueçurrezcoac? eta dioçue: Jaunac erran du, ni ez naicelaric minçatu.
8 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren hutsalqueriac ditutzuen erran, eta gueçurrezco ikuspenac içatu, eta horren gatic huna non heldu natzaitzuen, dio Jainco Jaunac.
9 Eta ene escua içanen da profeta hutsalqueria ikusle eta gueçur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan içanen, ez-eta Israelgo etcheco liburuan iscribatuac, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna;
10 Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe.