8 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren hutsalqueriac ditutzuen erran, eta gueçurrezco ikuspenac içatu, eta horren gatic huna non heldu natzaitzuen, dio Jainco Jaunac.
9 Eta ene escua içanen da profeta hutsalqueria ikusle eta gueçur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan içanen, ez-eta Israelgo etcheco liburuan iscribatuac, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna;
10 Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe.
11 Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena.
12 Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?
13 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.
14 Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.