1 Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:
2 Guiçasemea, certaco da mahatsaren çura, oihanetaco çuhamu gucien aldean?
3 Hartaric hartuco othe da lan cerbaiten eguiteco gueia, edo hartaric eguinen othe da tresna cerbaiten dilindan eçarceco ciria?
4 Suari jatera ematen çaio; suac erretzen diozca bi muthurrac, eta erdia ikazten da; cerbait lanetaco on othe da?
5 Oso cenean ere, deusetaco etzen; cembat gutiago suac iretsi eta erre ondoan, hartaric lan cerbait eguinen da?