1 Eta Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, Jerusalemeri bere icigarriqueriac eçagutaraz dioçotzu.
3 Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac Jerusalemeri: Hire erro eta ethorquiac Canaango lurreticacoac ditun; aita Amorhearra eta ama Cethearra hintuen.
4 Sorthu haicen egunean, hire sort-egunean, ez daine xilkoa ebaqui; ez haute hire salbamendutan urez garbitu, ez gatzez gacitu, ez xatharrez inguratu.
5 Beguiac ez hau guphide içan, horietaric bat eguiteco hiri, ez haute içan urricari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiqui haute, hire biciaren axolagabez.
6 Nic ordean, hire ondotic iragaitean, oin-pean osticatua ikusi hintudan hire odolean; eta erran nainan, hire odolean hindagoelaric: Bici hadi! diot hiri erran naunala: Hire odolean haicen arren, bici hadi!
7 Handiaraci haut sorhoetaco belharra beçala, eta handitu eta larritu haiz, adinetara heldu içan haiz eta emaztequien lerrora; hampatu dire hire bulharrac eta ilea sorthu çain, eta buluça eta ahalquez estalia hincen.