23 Eta guerthatu dun hire tzarqueria gucien buru, (çorigaitz! çorigaitz hiri! dio Jainco Jaunac).
24 Hiretzat alchatu dunala liçuntegui bat, eta plaça gucietan eguin ditunala lohiqueriaco toquiac.
25 Eta carrica-buru gucietan eçarri dun liçunqueriaco eçagutzaria; gohaingarri eguin dun hire edertasuna; çangoac çabaldu diozcan edocein iragaileri, eta murrucatu ditun hire lohialdiac.
26 Haragui handitaco hauçoequin, Eguiptoco umeequin kutsatu haiz; eta ni hasarrearazteco eguin dun lohiqueria lohiqueriaren gainean.
27 Huna non hire gainera hedatuco dinatan ene escua, eta kenduco dainat hire lagunça gucia; hi hastio hauten eta hire urhats gaixtoez ahalcatzen diren palestindar nescatchen aiherrari utzico haut.
28 Eta lohitu haiz Asiriarren muthilequin, ez baihincen oraino asea; eta lohitu ondoan; ez hincen hala ere asea.
29 Eta lohiqueriaz lohiqueria ibili haiz Canaango lurrean Caldearrequin; eta hala ere ez hincen asea.