29 Eta lohiqueriaz lohiqueria ibili haiz Canaango lurrean Caldearrequin; eta hala ere ez hincen asea.
30 Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean?
31 Ecen liçunteguiac hiretzat eguin ditun carrica-buru gucietan, eta lohiqueriaco itzalpeac plaça gucietan; escainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitchoaren idurico ez haiz bilhacatu;
32 Bainan-bai hala-nola bere senharraz berçalde atzeac bilcen dituen emazte lohia.
33 Lilitcho guciei ematen çaiote beren saria; hic ordean herorrec ematen hiotzaten sariac hire galai guciei; emaitzac eguiten hiotzaten, alde orotaric ethor citecen hirequin lohitzera.
34 Hire lohiquerietan guerthatu çain emaztequiei ohi ez beçala, eta hire lohitzea beçalacoric ez dun; ecen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan guerthatu dun nihon ez beçala.
35 Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza.