30 Nola xahutuco dinat hire bihotza, dio Jainco Jaunac, emaztequi lilitcho eta ahalquegabe baten eguinça guciac eguiten ditunanean?
31 Ecen liçunteguiac hiretzat eguin ditun carrica-buru gucietan, eta lohiqueriaco itzalpeac plaça gucietan; escainiaz nardatuz bere saria handitzen duen lilitchoaren idurico ez haiz bilhacatu;
32 Bainan-bai hala-nola bere senharraz berçalde atzeac bilcen dituen emazte lohia.
33 Lilitcho guciei ematen çaiote beren saria; hic ordean herorrec ematen hiotzaten sariac hire galai guciei; emaitzac eguiten hiotzaten, alde orotaric ethor citecen hirequin lohitzera.
34 Hire lohiquerietan guerthatu çain emaztequiei ohi ez beçala, eta hire lohitzea beçalacoric ez dun; ecen saria emanez eta ez hartuz, hire baithan guerthatu dun nihon ez beçala.
35 Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza.
36 Hau cion Jainco Jaunac: Ceren içan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa aguertua hire galaiequilaco lohitzeetan, eta idolequilaco icigarriquerietan, hire haurren odolean, hire haurrac emanez idolei;