35 Hargatic, lilitchoa, adi çan Jaunaren hitza.
36 Hau cion Jainco Jaunac: Ceren içan diren hire dirua xahutua eta hire laidoa aguertua hire galaiequilaco lohitzeetan, eta idolequilaco icigarriquerietan, hire haurren odolean, hire haurrac emanez idolei;
37 Huna non bilduco ditudan hire galai guciac, ceinequin baihaiz kutsatu, eta maithatu ditunan guciac gaitzetsi ditunanequin; eta alde orotaric bilduco ditinat hire gana; eta hequien aitzinean artuco dinat hire laidoa, eta oroc ikusico dine hire gohaingarriqueria gucia.
38 Juiaturen haut emazte lohiac beçala eta odola ixuri dutenac beçala; eta ene hasarrean eta karrean ixuraraciren dinat hire odola.
39 Arthiquiren haut hire etsaien aztaparretara, eta urraturen dine hire liçunteguia eta eceztaturen hire lohiqueriaco itzalpea; biluciren haute hire soinecoetaric eta eramanen ditine hire aphainceco edergailuac, eta utzico haute bulucic eta laidoz bethea.
40 Oste bat erakarrico dine hire gainera, eta harriequin harricatuco haute eta ezpatequin sarrasquituco.
41 Eta suz erreco ditine hire etcheac, hire contraco erabaquiac betheco ditine hire gainean hainitz emaztequiren beguien azpian, eta baratuco haiz hire lohitzeetaric, eta ez dun guehiago sariric emanen.