38 Juiaturen haut emazte lohiac beçala eta odola ixuri dutenac beçala; eta ene hasarrean eta karrean ixuraraciren dinat hire odola.
39 Arthiquiren haut hire etsaien aztaparretara, eta urraturen dine hire liçunteguia eta eceztaturen hire lohiqueriaco itzalpea; biluciren haute hire soinecoetaric eta eramanen ditine hire aphainceco edergailuac, eta utzico haute bulucic eta laidoz bethea.
40 Oste bat erakarrico dine hire gainera, eta harriequin harricatuco haute eta ezpatequin sarrasquituco.
41 Eta suz erreco ditine hire etcheac, hire contraco erabaquiac betheco ditine hire gainean hainitz emaztequiren beguien azpian, eta baratuco haiz hire lohitzeetaric, eta ez dun guehiago sariric emanen.
42 Guero baratuco dun hire alderateco ene sumindura; kenduco dinat hire gainetic ene karra, jabalduco naun eta guehiago ez hasarretuco.
43 Ceren ez haicen orhoitu hire gaztetasuneco egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nic ere hire buruaren gainera ditinat hire eguinçac erorraraci, dio Jainco Jaunac, eta oraino ez dainat eguin hire gaixtaquerien eredura hire icigarriqueria gucietan.
44 Errana dun: Nolaco ama, halaco alaba. Huna non guciec hiretzat hartuco duten erranquiçun hori.