43 Ceren ez haicen orhoitu hire gaztetasuneco egunez, eta horietaz orotaz naunan tarritatu; aria hortaz nic ere hire buruaren gainera ditinat hire eguinçac erorraraci, dio Jainco Jaunac, eta oraino ez dainat eguin hire gaixtaquerien eredura hire icigarriqueria gucietan.
44 Errana dun: Nolaco ama, halaco alaba. Huna non guciec hiretzat hartuco duten erranquiçun hori.
45 Hi haiz bere senharra eta haurrac utzi dituen amaren alaba; eta beren senharrac eta haurrac utzi dituzten ahizpen ahizpa haiz hi; Cethearra çunan hire ama eta Amorhearra hire aita.
46 Hire ahizpa çaharrena dun Samaria bere alabequin, ceinac hire ezquerrean baitaude; hire ahizpa gazteena berriz, hire escuinean dagoena, Sodoma dun bere alabequin.
47 Eta ez-ecic ibili haiz hequien urhatsetan, eta ez dun hequiec baino gaixtaqueria gutixago eguin; hequien tzarqueria gucietan eguin ditun hurran hequiec baino tzarragoac.
48 Ala ni! dio Jainco Jaunac, hire ahizpa Sodomac, berac eta bere alabec ez dutela eguin, hic eta hire alabec eguin duçuen becembat.
49 Hau içatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizquia; hampurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari escua hedatzen.