48 Ala ni! dio Jainco Jaunac, hire ahizpa Sodomac, berac eta bere alabec ez dutela eguin, hic eta hire alabec eguin duçuen becembat.
49 Hau içatu dun hire ahizpa Sodomaren gaizquia; hampurustasuna, janean asea, ontasunetan gaindia, eta bere alfertasuna eta bere alabena; eta etziotenan beharrari eta erromesari escua hedatzen.
50 Eta hantu citunan eta icigarriqueriac eguin cituzten ene aitzinean; eta xahutu ditinat ikusi dunan beçala.
51 Samariac ere ez din eguin hire gaizquien erdia; bainan biac gainditu ditun hire gaixtaqueriez; eta erabili ditunan icigarriqueria guciez, garbi aguerraraci ditun hequiec.
52 Beraz jasan çan hire ahalquea hic ere, ceinac hire bekatuez gaina eraman baitioten hire ahizpei, hequiec baino tzarquiago eguinez; ecen garbi atheratuac ditun hitaz; hi ere beraz ahalquez urth hadi, eta jasan çan hire laidoa hic, ceinac garbi atheratu baititun hire ahizpac.
53 Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira;
54 Jasan deçanan hire laidoa, eta ahalquez urth hadien hequiei goçacari emateco eguin ditunan guciez.