53 Eta berriz jarrico ditut beren lekuetan guibelerat itzularaciz Sodomaren eta haren alaben gathibuac, Samariaren eta haren alaben gathibuac: eta hire gathibuac ere bihurraracico ditinat hequien erdira;
54 Jasan deçanan hire laidoa, eta ahalquez urth hadien hequiei goçacari emateco eguin ditunan guciez.
55 Eta Sodoma, hire ahizpa, eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta Samaria eta bere alabac bihurturen dire beren beihalaco heinera; eta hi eta hire alabac bihurturen çarete çuen beihalaco heinera.
56 Hire ahizpa Sodomaren aiphua etzunan hire ahoan ençuten, hire hampurustasuneco egunetan,
57 Hire gaixtaqueria aguer çadien aitzinean; hala-nola eguin baita ordu huntan, Siriaco alaben eta hire inguruan Palestinaco alaba alde orotaric itzulian ditunan gucien laidagarri bilhacatu haicenean.
58 Jasan ditun hire gaixtaqueria eta hire laidoa, dio Jainco Jaunac.
59 Ecen Jainco Jaunac hau dio: Eta eguinen dainat, cina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eraguitea gatic;