59 Ecen Jainco Jaunac hau dio: Eta eguinen dainat, cina arbuiatu dunanan erdura, patua alfer eraguitea gatic;
60 Eta ni orhoituren naun ene patu hirequin eguinaz hire gaztaroco egunetan; eta hirequin eguinen dinat bethico patu bat.
61 Eta orhoituren haiz hire urhats gaixtoez eta ahalcaturen haiz ethorrico çaizquinean hire ahizpa hitaz çaharragoac gazteagoequin; eta emanen darozquinat alabatzat, bainan ez hire ganicaco patu baten ariaz.
62 Eta orduan eguinen dinat hirequin ene patua, eta jaquinen dun ni naicela Jauna;
63 Orhoit hadien eta ahalca, eta ez dagoquinan guehiago ahoaren idetquitzea ahalquearen ahalquez, jabaldua içanen naicenean hire alderat, nic eguin ditunan gauça gucien gainean, dio Jainco Jaunac.