1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, asmacari bat eta parabola bat athera dioçotzu Israelgo etcheari,
3 Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Arrano bat gaitza, hegal handi batzuequin, eta irazqui luce batequin, hegats hainitz eta carançatuac cituena, ethorri cen Libanera, eta eraman çuen cedro baten bihotza.
4 kendu ciozcan adar-mocoac, eta eraman cituen Canaango lurrera eta eçarri tratulari hiri batean.
5 Eta hartu çuen hango hacitic, eta lurrean eçarri çuen erainçatzat, erroaren lotharazteco ur handien gainean; lurraren axalean eçarri çuen.
6 Eta musquildu cenean, çabaldu cen mahats-ondo aphal bat, ceinaren adarrac baitzauden arranoari beguira, eta erroac hunen azpian baitziren. Mahastu cenean beraz, fruituac atheratu cituen aihenetan, eta aldascac arthiqui cituen.
7 Eta aguertu cen berce arrano bat, hegal handi batzuequin eta hainitz hegatsequin; eta hara non mahats-ondo harec, iduri erroac haren alderat hedatzen cituela, bere adarrac haren ganat çabaldu cituen, urzta ceçan bere ur guicenetaric.