10 Horra non den landatua; ongui atheraco othe da? Haice erregarriac uquituco duenean, ez othe da ihartuco, eta musquilarazten çuten ur-errequequin ez othe da idortuco?
11 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
12 Erroçu populu kexagarri horri: Ez daquiçue cer erran nahi duen horrec? Erroçu: Hara non heldu den Babilonaco erregue Jerusalemera, eta hartuco ditu erregue eta harequilaco aitzindariac, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara.
13 Eta erregue odoletic hartuco du buruçagui berri bat, eta harequin joco du patu bat, eta cina hartuco du haren ganic; bainan lurreco guiçon hazcarrac eramanen ditu,
14 Erresuma gueldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduc eta cerbitza deçan harequilaco patua.
15 Erregue berriac, haren ganic urrunduric, bidalquinac igorri ditu Eguiptora, eman diotzotençat çaldiac eta armada handi bat. Horien eguilea ongui atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da?
16 Ala ni! dio Jainco Jaunac, hilen dela Babilonaren erdian, erregue eguin duenaren lekuan, eta ceinaren cina hutsaldu, eta ceinarequilaco patua hautsi baitu.