14 Erresuma gueldi dadien aphal eta ez dadien goiti, bainan iduc eta cerbitza deçan harequilaco patua.
15 Erregue berriac, haren ganic urrunduric, bidalquinac igorri ditu Eguiptora, eman diotzotençat çaldiac eta armada handi bat. Horien eguilea ongui atheraturen othe da, edo salbatzera helduren othe da? eta bere patua hautsi duena itzuriren othe da?
16 Ala ni! dio Jainco Jaunac, hilen dela Babilonaren erdian, erregue eguin duenaren lekuan, eta ceinaren cina hutsaldu, eta ceinarequilaco patua hautsi baitu.
17 Eta Faraon ez da Babilonaco erregueren contra armada handi eta populuqueta gaitz batequin abiatuco gudura, ez hersgailu alchatzera eta tranchada eguitera, jende hainitzen hilceco.
18 Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico.
19 Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Ala ni! haren buruaren gainean eçarriren ditudala arbuiatu duen cina eta hautsi duen patua.
20 Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, ceintaz bainau arbuiatu.