7 Eta aguertu cen berce arrano bat, hegal handi batzuequin eta hainitz hegatsequin; eta hara non mahats-ondo harec, iduri erroac haren alderat hedatzen cituela, bere adarrac haren ganat çabaldu cituen, urzta ceçan bere ur guicenetaric.
8 Landatua cen lur onean, ur hainitzen lekuan, ekar ceçan hostoila eta fruitu, eta eguin çadien mahats-ondo handi bat.
9 Erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ongui atheratuco othe da bada? Lehembicico arranoac ez othe diozca iraicico erroac eta eragotzico fruituac, eta idorraracico gandoac, eta ez othe du iharraracico; behartu gabe bere indarraren handitasuna eta guiçon oste bat, errotic haren atheratzeco?
10 Horra non den landatua; ongui atheraco othe da? Haice erregarriac uquituco duenean, ez othe da ihartuco, eta musquilarazten çuten ur-errequequin ez othe da idortuco?
11 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
12 Erroçu populu kexagarri horri: Ez daquiçue cer erran nahi duen horrec? Erroçu: Hara non heldu den Babilonaco erregue Jerusalemera, eta hartuco ditu erregue eta harequilaco aitzindariac, eta bere ganat eramanen ditu Babilonara.
13 Eta erregue odoletic hartuco du buruçagui berri bat, eta harequin joco du patu bat, eta cina hartuco du haren ganic; bainan lurreco guiçon hazcarrac eramanen ditu,