10 Seme bat içaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizqui horietaric cerbaiten eguilea;
11 Horiec oro ez baditu eguiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen,
12 Beharrari eta erromesari atsecabe ematen, ohorgoac eguiten, bahiac ez bihurcen, jaincomoldeetara beguiac goititzen, icigarriqueria eguiten,
13 Lucurutan ematen, eman baino guehiago guibelerat harcen; haina bicico othe da? Gaitzesgarriqueria horiec oro eguin dituenean, ez da bicico; heriotzez hilen da, eta haren odola, haren gain içanen da.
14 Hainac içaten badu seme bat, ceinac ikustenez bere aitaren bekatu guciac, icialdura harcen badu, eta halacoric ez eguiten,
15 Mendien gainean ez jaten, Israelgo etchearen jaincomoldeetara beguiric ez goititzen, lagunaren emaztea ez borchatzen,
16 Guiçonari atsecaberic ez ematen, bahiric ez iduquitzen, ohoinçaric ez eguiten, bere oguitic goseari ematen, buluça estalcen,