14 Hainac içaten badu seme bat, ceinac ikustenez bere aitaren bekatu guciac, icialdura harcen badu, eta halacoric ez eguiten,
15 Mendien gainean ez jaten, Israelgo etchearen jaincomoldeetara beguiric ez goititzen, lagunaren emaztea ez borchatzen,
16 Guiçonari atsecaberic ez ematen, bahiric ez iduquitzen, ohoinçaric ez eguiten, bere oguitic goseari ematen, buluça estalcen,
17 Beharraren alderaco bidegabetic escua urruncen, lucururic eta emana baino guehiagocoric guibelerat ez harcen, ene leguea bethetzen, eta ene manamenduetan ibilcen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatic hilen, bainan eguiazco biciaz da bicico.
18 Haren aita, ceren cen bidegabezqui minçatu, ceren eguin çuen bere anaiari borcha, eta bere herritarren erdian gaizquia, hara non hil den bere bekatuan.
19 Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.
20 Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.