17 Beharraren alderaco bidegabetic escua urruncen, lucururic eta emana baino guehiagocoric guibelerat ez harcen, ene leguea bethetzen, eta ene manamenduetan ibilcen; haina ez da bere aitaren tzartasuna gatic hilen, bainan eguiazco biciaz da bicico.
18 Haren aita, ceren cen bidegabezqui minçatu, ceren eguin çuen bere anaiari borcha, eta bere herritarren erdian gaizquia, hara non hil den bere bekatuan.
19 Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.
20 Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.
21 Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen.
22 Ez naiz orhoituco eguin dituen gaizqui guciez; eguin dituen çucentasuneco obretan bicico da.
23 Ene nahiticacoa othe da gaixtaguinaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetaric, eta bici dadien?