19 Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.
20 Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.
21 Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen.
22 Ez naiz orhoituco eguin dituen gaizqui guciez; eguin dituen çucentasuneco obretan bicico da.
23 Ene nahiticacoa othe da gaixtaguinaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetaric, eta bici dadien?
24 Baldin ordean prestua bere prestutasunetic makurcen bada, eta gaixtaguinac eguiten ohi dituen icigarriqueria gucien arabera eguiten badu gaizquia, bicico othe da? Eguin dituen obra on gucien orhoitzapenic ez da içanen; bere legue-hauspenetan eta eguin dituen bekatuetan, hequietan hilen da.
25 Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, adi çaçu beraz: Ene bidea ez othe da çucena; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac?