3 Ala ni! dio Jainco Jaunac, parabola hori erran-çaharretan içaten baduçue guehiago Israelen.
4 Huna, arima guciac eneac dire; aitaren arima beçala, semearen arima ere enea da: bekatura erorico den arima, hura bera da hilen.
5 Eta guiçon bat içaten bada çucena; çucenean eta çucentasunean ibilcen bada;
6 Mendietan jaten ez badu, eta beguiac alchatzen ez baditu Israelgo jaincomoldeetara; borchatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbilcen ez baçaio;
7 Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu;
8 Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen;
9 Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac.