2 Eta erraçu: Çure ama lehoinaren urrixa certaco da lehoinen artean etzan, eta bere umeac certaco ditu haci lehoincumeen erdian?
3 Bere lehoincumeetaric bat erakarri du, eta lehoin bilhacatu da; eta ikasi du harrapaquinaren atzematen eta guiçon iresten.
4 Eta jendeec hartaz ençun dute, eta atzeman dute, ez sakiric içan gabe; eta burdinaztaturic eraman dute Eguiptoco lurrera.
5 Amac bere burua ikusiric hebaindua, eta galdua çuela bere iguriquitza, bere umeetaric hartu çuen berce bat, eta eçarri çuen lehoin.
6 Hau lehoinequin çabilan eta bilhacatu cen lehoin; ikasi çuen harrapaquin atzematen eta guiçon iresten.
7 Ikasi çuen alhargun eguiten, eta hirien mortu bilhacarazten; eta haren marrumetara, desmasian çaudecen lurra eta lurrecoac.
8 Eta herrialde orotaric jendaiac bildu ciren haren contra, eta sarea arthiqui cioten gainera, eta harrapatua içan cen, ez sakiric hequiei eguin gabe.