9 Eta caiola batean eçarri çuten; burdinaztaturic eraman cioten Babilonaco erregueri, eta presondegui batean eçarri çuten, haren marruma ençun etzadien guehiago Israelgo mendietan.
10 Çure ama, hala-nola aihen bat çure odolean, ur-heguian landatua cen; fruituac eta gandoac ilki ciren ur nasaietaric.
11 Haren adar hazcarrac bilhacatu ciren buruçagui makila, eta adarren artean goratu cen haren irazquia, eta bere goratasuna ikusi çuen bere gandoen ostearen erdian.
12 Eta hasarrean errotic atheratua eta lurrerat arthiquia içan da, eta haice erregarriac idortu du haren fruitua; haren adar hazcarrac erkitu eta ihartu dire; suac iretsi du.
13 Eta orai berriz landatua da mortuan, lur agor eta ecin-hurbilduzcoan.
14 Eta haren aihenetaco çuretic ilki da sua, eta suac iretsi du haren fruitua; eta haren baithan ez da guehiago içatu adar hazcarric buruçagui makiletaco. Hau da deithorea, eta deithoratzeco behartuco da.