1 Horra nolacoa cen Jaunaren ospearen itchura. Eta ikusi nuen, eta erori nincen ahuspez, eta aditu nuen boz bat minçatzen. Eta erran çarotan: Guiçasemea, jaiqui çaite oinen gainera, eta minçaturen naiz çurequin.
2 Eta izpiritua minçatu citzaitan ondoan, sarthu cen ene baithan, eta xutitu ninduen ene çangoen gainera, eta aditu nuen niri minçatzen,
3 Eta erraten: Guiçasemea, bidalcen çaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganic guibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berec eta beren auec hautsi dute enequilaco patua.
4 Bekoqui gogorreco eta bihotz hezgaitzeco umeac dire hainac ceinen gana bidalcen baitzaitut, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: