29 Eta erran diotet: Cer da çuec çohazten leku gora hori? Eta leku goraren icenaz deithua içan da egungo eguna arteo.
30 Hargatic erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Çuen arbasoen bidean limburcen çarete, eta hequien behaztopagailuetan behaztopatzen;
31 Eta çuen emaitzen esqueinçan, çuen haurrac sutic iraganaraztean, egungo eguna arteo çuen jaincomolde gucietan lohitzen çarete; eta nic ihardets neçaqueçue, Israelgo umeac? Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez darotzuedala ihardetsiren.
32 Eta ez da eguinen çuen gogoac derabilcana, dioçuenean: Jendaiac beçala eta lurreco populuac beçala içanen gare, çuren eta harrien adoratzeco.
33 Ala ni! dio Jainco Jaunac, escu hazcarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naicela çuen gainean.
34 Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean.
35 Eta eramanen çaituztet populu gabeco mortura, eta han bekoz beko çuequin juiamendutan sarthuco naiz.