33 Ala ni! dio Jainco Jaunac, escu hazcarraz, eta beso hedatuaz eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naicela çuen gainean.
34 Eta atheraturen çaituztet populuetaric, eta bilduren çaituztet barraiatuac çareten lurretaric; eta escu hazcarraz, eta beso hedatuaz, eta ene sepha ixuriz erreguinaturen naiz çuen gainean.
35 Eta eramanen çaituztet populu gabeco mortura, eta han bekoz beko çuequin juiamendutan sarthuco naiz.
36 Nola juiamendutan çuen arbasoequin sarthu bainaiz Eguiptoco lurreco mortuan, hala juiatuco çaituztet, dio Jainco Jaunac.
37 Eçarriren çaituztet ene manamenduco makilaren azpian eta ene batasunaren estecan.
38 Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
39 Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;