37 Eçarriren çaituztet ene manamenduco makilaren azpian eta ene batasunaren estecan.
38 Eta çuetaric berecico ditut legue-hausleac eta gaixtaguinac; kenduco ditut beren egoitzaco lurretic, eta Israelen lurrean ez dire sarthuco; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
39 Eta çuec, Israelen umeac, hau dio Jainco Jaunac, çoazte cein çuen idolen ondotic eta cerbitza çatzue. Hortan ere ez banauçue ençuten, eta çuen emaitzez eta çuen jaincomoldeez likisten baduçue guehiago ene icena;
40 Ene mendi sainduan, Israelgo mendi goran, dio Jainco Jaunac, han cerbitzaturen nau Israelgo etche guciac; oroc, diot, ene gogaraco içanen diren lurrean; eta han onhetsiren ditut çuen sainduespen gucietan çuen picainac eta çuen hamarrenen escainça.
41 Usain goçotan hartuco çaituztet, populuetaric erakarri eta barraiatuac çareten lurretaric bildu çaituztequedanean, eta çuen erdian sainduetsia içanen naiz jendaien aitzinean.
42 Eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, noiz-eta-ere eraman baitzatuztequet Israelgo lurrera, lur hartara ceina gatic alchatu baitut escua çuen arbasoei emanen niotela.
43 Eta han orhoituren çarete çuen bide eta çuen gaixtaqueria guciez, ceinetaz baitzarete lohitu; eta çuen buruac etzaizquitzue çuen beguietan eder içanen, eguin ditutzuen tzarqueria gucien ariaz.