1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, Jerusalemgo alderat emaçu beguithartea, eta sainduteguico alderat igor çatzu çure hitzac, eta Israelgo lurraren contra profetisa çaçu.
3 Eta erroçu Israelgo lurrari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkico dinat bere maguinatic, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtaguina.
4 Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera;