15 Bihotzac iharraracico eta xahupenac xahupenaren gainean eçarrico dituena. Hequien athe gucietan eçarri dut ezpata çorrotzaren ikara, ezpata arguitzeco legundua eta sarrasquitzeco mehatua denarena.
16 Ezpata, çorrotz hadi; habil escuin edo ezquer, hire lehiac haraman edocein aldetara.
17 Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu.
18 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
19 Eta çuc, guiçasemea, gogoan har çatzu bi bide; Babilonaco erregueren ezpata ethor dadien; leku beretic ilkico dire biac; eta erreguec atheratuco du çorthea; hirico bide buruan arthiquico du çorthea.
20 Bide bat eçarrico duçu, ezpata ethor dadien Amonen semeen Errabathera, eta bide bat Judeara, Jerusaleme guciz hazcarrera.
21 Ecen Babilonaco erregue guelditua da bide-juntan, bi bideen buruan, asmaguinçan eta gueci nahasten hari delaric; idolei galdeca eta bitima-barneen ikarcen haritu da.